XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argi? Kontu pixkat izan eta dena xuxen-xuxen joango da.

Milla esker!.

Oar bezela atzerrian bizi diranentzat: liberak (frankoak) eta dolarrak artzen ditugu, errez baizaigu errez aldatzea.

Eta laguntza eske

Bai, laguntza eske gatozkizu.

Gorago esan dugu denok lan egin bear dugula.

Ona gaur guzioi eskatzen dizuegun lana, mesedea: aurtengo urtean, lenbaitlen, BAKOITZAK ARPIDEDUN BERRI BAT!.

Ez dago esan bearrik euskerari emango diogun laguntza.

Arren, ba, denok lanera: bakoitzak, BAT, baiña denok.

Orrela berealaxe edertuko dugu gure errebistatxoa, txukundu, aunditu, merkatu....

Bakoitzak, BAT.

Mesedez Gure YAKIN'ek ba-du liburu-kritikarako ere bere tokia.

Eta gustora egingo dugu lan gure liburuen berri ematen eta zabaltzen.

Liburuen jabeeri, mesede bat eskatzen diegu, ordea, gure kritika ta zabalkundea nai duzutenok biali ale bat, bi obe.

Milla esker! Eta etzaitut eskerrik onena agertu gabe agurtu nai.

Eskerrrik onena abegi ona dagiguzulako, emen esandakoa, den-denak, ontzat eta zeure eginkizun bezela artuko dituzulako; eta baita zenbaki onen berandu-irtetzea barkatzen diguzulako ere; ez genduan guk ala nai, baiña alaxe atera da.

Barkatu, eta guk milla esker! Agur!.

Eta beste bat arte.

Enbeita'tar Kepa. Arantzazuko praillea.